MUkide, MONDRAGON UNIBERTSITATEko ikasle ohien elkartetik, gonbite bat bidali nahi dizugu.
Jada, badira 10 urte gure unibertsitatean zure titulua jaso zenuela eta ordutik hona, hainbat aldaketa eman dira bai zure bizitza profesional eta pertsonalean eta baita ere MONDRAGON UNIBERTSITATEAN.
10. urteurren hori ospatzeko, Goi Eskola Politeknikoan, Enpresagintza Fakultatean eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean topaketak antolatzea pentsatu dugu.
Alde batetik, zure promozioko jendearekin egoteko une paregabea dela uste dugu eta, bestetik, MONDRAGON UNIBERTSITATEAren eta zure fakultatearen 10 urte hauetako ibilbideari buruzko berriak jasotzeko aukera. Era berean, Unibertsitatearen eskerrona adierazteko parada izango dugu.
Topaketak 12:00etan hasiko dira eta 2 orduko iraupena izango dute. Bertan, besteak - beste, MONDRAGON UNIBERTSITATEko Errektorea, Errektoreordea eta baita ere fakultate bakoitzeko Dekano edo Zuzendaria.
Benetan gustatuko litzaiguke zu ere gure artean izatea egun horretan. Gainera, ekitaldian parte hartzeaz gain, eskertuko genizuke ekitaldi honen berri ematea orduko ikasketa-promozioko kideen artean eta haiek ere etortzera animatzea.
Tarte polit bat izan dezakegu guztion artean.
Topaketa | Goi Eskola politeknikoa | humanitate eta hezkuntza zientzien fakultatea | enpresagintza fakultatea |
---|---|---|---|
Eguna | Maiatzak 24 |
Maiatzak 24 |
Maiatzak 31 |
Ordua | 12:00etan | 12:00etan | 12:00etan |
Tokia | Goi Eskola Politeknikoa (Arrasate) |
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea (Eskoraitza) |
Enpresagintza Fakultatea (Oñati) |
Topaketaren egitarauari buruzko informazioa, barra beltzean dagoen egitaraua atala klikatuz ikus dezakezu.
Izena emateko berriz, orri honetan dagoen IZENA EMAN botoean klik egin edo barra beltzean dagoen izena eman atalera jo.